Politika -
Krisia
Sumarren talde parlamentarioa Kongresuan bilduko da, Errejonen aurkako salaketek abiatutako krisiaren erdian
Koalizioaren iturriek onartu dute egoera guztiz korapilatsua dela, eta Errejonen aferak bete-betean jo duela hauteskunde zikloko emaitza kaskarren ostean berriro indartzeko fasean sartuta zegoen proiektua.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sumarren talde parlamentarioa Kongresuan bilduko da astelehen honetan, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteordea buru duela, Iñigo Errejon bozeramaile ohiaren aurka jarri dituzten sexu eraso salaketek piztutako krisian murgilduta.
Koalizioaren iturriek onartu dute egoera guztiz korapilatsua dela, eta Errejonen aferak bete-betean jo duela hauteskunde zikloko emaitza kaskarren ostean berriro indartzeko fasean sartuta zegoen proiektua.
Gainera, PPk eta Voxek kritika gogorrak egin dizkiote Sumarri, diputatu ohiaren aurkako salaketak ezkutatzeagatik. Alderdi gisa desagertzeko ere eskatu diote zenbaitzuek.
PSOEk, bestalde, bere gobernukidearen jokabidea defendatu du, eta Pedro Sanchez presidenteak esan du seguru dagoela Diazek eta Sumarrek ondo jokatu dutela.