Politika -

EAJren barne prozesua

Jone Berriozabal, Iñigo Ansola eta Maria Eugenia Arrizabalaga, bozkatuenak EAJren Uri Erakundeetan

Hiru hautagai ofizialek bermatuta dute barne prozesuaren bigarren fasera pasatzea. Eneko Goiak eta Gorka Urtaranek ere euren esku dute hurrengo itzulian lehiatzeko erabakia, eta, Bizkaian, Ansolak beste hautagai bat izango du aurrez aurre.

Jone Berriozabal, Iñigo Ansola eta Maria Eugenia Arrizabalaga, bozkatuenak EAJren udal batzarretan
Jone Berriozabal, Iñigo Ansola eta Maria Eugenia Arrizabalaga, bozkatuenak EAJren udal batzarretan
Jone Berriozabal, Iñigo Ansola eta Maria Eugenia Arrizabalaga, bozkatuenak EAJren udal batzarretan

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk hasiera eman die ostegun honetan Uri Erakundeetako lehen bozketei, alderdiaren lurralde organo berriak izendatzeko helburuz.

Hori horrela, Araban, Jone Berriozabal Berdintasun, Euskara eta Gobernantza diputatua aise nagusitu da Gasteizko lau batzokietan, hots, lurraldean dauden handienetan, eta horrenbestez, Araba Buru Batzarreko (ABB) presidente izateko barne-prozesuaren bigarren itzulira pasatuko da.

EITBk jakin duenez, afiliatuek Gorka Urtaran alkate ohia ere proposatu dute hautagai alternatibo gisa, baina Berriozabalek baino babes gutxiago izan du. Hori bai, Urtaranek gutxienez bi asanbleatan irabazi du lurraldean, eta bere esku egongo da bigarren fasera pasatu edo ez erabakitzea.

Horren ildotik, gogoratu behar da Jose Antonio Suso ABBko egungo presidenteak aurreratu zuela uko egingo liokeela bigarren itzulira pasatzeari, afiliatuek babesa eman arren.

Bestalde, Bizkaian, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko presidente ohiak ia uri erakunde guztietan irabazi du. Hala ere, hautagai alternatibo batekin lehiatuko beharko da bigarren fasean, David Salinas-Armendariz bi batzokitan aukeratu dutelako.

Gipuzkoan, Maria Eugenia Arrizabalaga babes handia lortzen ari da,  EITBk une honetan dituen datuen arabera, baina Eneko Goia Donostiako alkateak hiriburuko hiru Erakundeetan eta Eibarko laugarren batean lortu du garaipena, eta bigarren itzulira pasa litzateke, hala nahi izanez gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eguneko albisteak Albisteak