Politika -

DIPUTATUEN KONGRESUA

PSOEk ez du ulertzen Sumarrek PPrekin batera bozkatzea, baina Gobernu koalizioan arrakalarik dagoela ukatu du

Atzerrira armak bidali aurretik Kongresuaren babesa behar dela dioen PPren ekimena aurrera ateratzea ahalbidetu du Sumarrek, abstentziora jota. Maria Jesus Montero ministro sozialistaren ustez, Sumarren eta Podemosen arteko lehia egon daiteke mugimendu horren atzean.

Maria Jesus Montero, gaur, Espainiako Diputatuen Kongresuko korridoreetan. Argazkia: EFE
Maria Jesus Montero, gaur, Espainiako Diputatuen Kongresuko korridoreetan
Maria Jesus Montero, gaur, Espainiako Diputatuen Kongresuko korridoreetan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Ogasun ministroaren ustez, "ulertezina" da Sumarrek atzo PPrekin bat egin izana Diputatuen Kongresuko bi bozketatan, baina koalizio gobernuaren baitan arrakalarik dagoela ukatu du.

Atzoko Kongresuko saioan, PPk eta Sumarrek elkarri babesa eman zioten bi bozketatan. Alde batetik, atzerrira armak bidali aurretik Kongresuaren babesa behar dela dioen PPren ekimena aurrera ateratzea ahalbidetu zuen Sumarrek, abstentziora jota. Bestetik, hipoteka maileguen gehiegizko klausulen inguruko ezkerreko alderdiaren ekimena babestu zuen Alderdi Popularrak.

Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak Espainiako Diputatuen Kongresuko korridoreetan azpimarratu duenez, Sumarrek ez zeukan arrazoirik hori bozkatzeko eta egindakoa azaltzeko eskatu dio gobernukide duen alderdiari.

Aipaturiko ministro sozialistaren ustez, Sumarren eta Podemosen arteko lehia egon daiteke mugimendu horren atzean.

Sumarrek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile Iñigo Errejonen arabera, berak ordezkatzen duen alderdiak konbentzimendu osoz hartu zuen PPren ekimena ahalbidetzeko erabakia. Are gehiago, nabarmendu du ez direla ideologikoki mugitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika PSOE Espainiako Gobernua argazkiak Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Sumar alderdia albisteak