Politika -

KATALUNIA

Artur Masek Jordi Pujolekin batera Juntsen afiliatu nahi du.

Artur Mas Generalitateko presidente ohiak azaldu duenez, Juntseko idazkari nagusiarekin hitz egiten ari da bi presidente ohiak afiliatzeko "une egokia" topatzeko, eman nahi duten pausoak daukan sinbolismoagatik.

Artur Mas, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Artur Mas, artxiboko irudi batean
Artur Mas, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidente ohiak bera bezala Kataluniako presidente izandako Jordi Pujolekin batera eman nahi du Junts per Catalunya (Junts) alderdian afiliatzeko pausoa. Horren esanetan, "une egokia" topatu nahian ari dira urratsak bere horretan daukan "sinbolismo bereziarengatik".

RTVE irrati-telebista kate publikoan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiarekin hitz egiten ari da, Mas eta Pujol batera afiliatzeko. Horren arabera, pausoa emateko unerik onena zein den eta nola egin aztertzen ari dira, izapide bat baino gehiago dela uste baitu, daukan "sinbolismo bereziarengatik".

Bi-biek alderdi independentistan afiliatzeko asmoa iragarri zuten uztailaren hasieran Juntseko kargudun batzuekin egindako afari batean. Hala ere, oraindik ez dute pausoa eman.

Hala ere, Kataluniako Parlamentua osatzeko egindako azken hauteskundeetan Carles Puigdemont buru zuen hautagaitza publikoki babestu zuten, eta Masek Juntsek Vilassar de Mar udalerrian (Bartzelona) egindako mitin batean parte hartu zuen.

Bestalde, Masen iritziz, Juntsek ezin du izan "ez PPren aliatu", eta "ezta PSOEren gatibu" ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Berriak Politika Alderdi politikoak berriak Pujol auzia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Artur Mas argazkiak Junts per Catalunya gaur