Politika -

Gobernagarritasuna

Juntsek ez du baztertu PPren zentsura mozio bat babestea: "Gure botoak ezin dira segurutzat jo"

Alderdi katalanaren presidenteak azpimarratu duenez, Kongresuan dituzten zazpi botoak "aintzat hartuko" dituzte Sanchezen gobernuarekin sinatutako akordioak betearazteko, "baina beste aukerak baztertu gabe", erantsi du.

Borras, artxiboko argazki batean. EFE
Borras, artxiboko argazki batean.
Borras, artxiboko argazki batean. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Borras Juntseko presidenteak ez du baztertu Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen kontrako PPren balizko zentsura mozio bat babestea. Izan ere, argudiatu duenez, ez dute "ezertxo ere baztertzen", eta euren botoak "ezin dira segurutzat jo, inondik inora ere ez"

Borrasen esanetan, "ematen du Gobernua hasi dela ulertzen gure botoak ezin direla segurutzat jo".

Telecincon egin dioten elkarrizketa batean nabarmendu duenez, Kataluniako alderdiak Kongresuan dituen zazpi diputatuak "aintzat hartuko" ditu Espainiako Gobernuarekin sinatutako akordioak betearazteko. "Akordio horiek betearazteko lanean ari gara, baina beste aukerak baztertu gabe", laburbildu du. 

Juntsen buruzagiak azpimarratu du bere alderdiak bete egin duela zegokion partea (Pedro Sanchez presidente egitea ahalbideratzea), eta orain, exekutiboari dagokio berea betetzea. 

"Akordioak betetzea da nahi duguna. Horretarako egiten dugu lan: gure lana ez da Espainiak Pedro Sanchezen ala PPren gobernu bat izan dezan; Kataluniaren alde ari gara", gaineratu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PP Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Junts per Catalunya