Politika -

''Koldo auzia''

Sanchezek nabarmendu du "Koldo auzian" ez dela zigorgabetasunik egongo: "Egindakoa ordainduko dute"

"Beste egoera batzuetan gertatu ez den bezala, nire gobernuarekin ustelkeria kasu denak Justiziaren eta Estatuko segurtasun indarren esku geratuko dira, zigorgabetasunik gabe", esan du.

Pedro Sanchez autotik irteten. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez autotik irteten
Pedro Sanchez autotik irteten. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek ziurtatu du "Koldo auzian" ez dela zigorgabetasunik egongo, eta erantsi du Justiziak hartuko dituela auzi horren gaineko erabakiak.

"Beste egoera batzuetan gertatu ez den bezala, nire gobernuarekin ustelkeria kasu denak Justiziaren eta Estatuko segurtasun indarren esku geratuko dira, zigorgabetasunik gabe. Egindakoa ordainduko dute", esan du.

"Herritarrei adierazi nahi diet garrantzitsuena ausardiaz erantzutea dela, Justiziarekin kolaboratzea, eta Gobernuak gardentasunez jokatzea, iraganeko kontu horiekin zerikusirik ez dugula eta inpunitaterik egongo ez dela erakusteko", erantsi du.

"Koldo auzia" ikertzen ari den epaileari bidalitako txostenaren arabera, Abalosek ustelkeria sarean "erantzukizuna eta rol garrantzitsua" izan zuela erakusten duten zantzuak daude. Hori horrela, Jose Luis Abalos Garraio ministro ohia auzi horrekin lotuta ikertzea proposatzen du.

Horren aurrean, Gobernuko presidenteak errugabetasun presuntzioa errespetatzeko eskatu du, baina, aldi berean, gogora ekarri du Abalos PSOEtik kanporatzeko espedientea ireki zutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Pedro Sánchez Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak