Politika -
AHT
AHTren lotura Gasteiztik egingo den itxaropena berretsi du Ramiro Gonzalezek
Erabakiak hartzeko beharrezkoak diren txosten teknikoak lehenbailehen amaitzeko eskatu du Arabako Diputatu Nagusiak.
Agentziak | EITB Media
EAEko abiadura handiko trenak Nafarroarekin izango duen lotura Gasteiztik egitearen aldeko jarrera berretsi du Ramiro González Arabako diputatu nagusiak Batzar Nagusietan egindako politika orokorreko osoko bilkuran.
Hitzaldian argi utzi du Arabako agintarien "apustua argia" dela eta ziur dago Arabako Batzar Nagusietako indar politikoen "gehiengoa ados dagoela".
Hori horrela, hitzetatik ekintzetara pasatzea aldarrikatu du. Eztabaidatzeari utzi eta "etorkizunerako ezinbestekoa den azpiegitura" horren inguruko "erabakiak hartzeko garaia" dela esan du.
Hain zuzen ere, erabakiak hartzeko behar diren txosten teknikoak azkartzearen konpromisoa hartu zuen irailaren 20an Pedro Sanchez presidenteak, Imanol Pradales lehendakariarekin izan zuen bileran.