Politika -
BILERA
Estebanek EAJren babesa helarazi dio Edmundo Gonzalezi, "Maduroren erregimen diktatorialaren aurrean"
Bilerak 40 minutu iraun du, eta Diputatuen Kongresuan egin dute, Kongresuak Edmundo Gonzalez Venezuelako presidente legitimotzat hartu eta astebetera.
EITB MEDIA
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramailea Edmundo Gonzalez Urrutia Venezuelako oposizioko hautagaiarekin bildu da astearte honetan, eta haren alderdiaren babesa helarazi dio, "Maduroren erregimen diktatorialaren aurrean".
Bilera 40 minutuz luzatu da, alderdiak jakinarazi duenez, Kongresuko Osoko Bilkurak, EAJren babesarekin, Gonzalez Urrutia Venezuelako presidente "hautetsi" eta "legitimo" gisa aitortzeko PPren ekimena onartu eta ia astebetera.
Gonzalez Urrutia Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiarekin ere bildu da astearte honetan Kongresuan, eta aurreko egunetan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin eta Felipe Gonzalez, Jose Maria Aznar eta Mariano Rajoy presidente ohiekin bildu da.