Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Estebanek uste du Estatuak betebeharrak dituela Kanarietan

Horregatik, ulertu egin du bertako Gobernuaren erreakzioa, baina PPri leporatuz ez duela lagundu. EAJren bozeramaileak "Estatu osoan gogoeta egitea" eskatu du, migratzaileen iritsiera antolatzeko.

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailea. Argazkia: EITB
Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailea. Argazkia: EITB
Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailea. Argazkia: EITB

EITB MEdia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak uste du Espainiako Gobernuak eginbeharrak bete behar dituela Kanaria Uharteetan migratzaileen iritsierari aurre egiteko. Horregatik, ulertu egiten du bertako Gobernuaren erreakzioa, baina PPri (gobernuaren parte denari) irtenbidean ez laguntzea eta "ikuskizun politika" egitea leporatuz.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, bozeramaile jeltzaleak gogorarazi du Estatuak eskumenak dituela mugei dagokienez, baina iristen diren adingabeen arduraduna ere badela, eta berak izendatu behar dituela tutoreak.

Horren harira, eta PPri erantzunez (EAJren migrazio politikek migratzaileak erakartzen dituztela egotzi zion), esan du Jaurlaritzak "Europako itunak eta nazioartekoak, legedia eta eskumenak" betetzen dituela, eta "politika humanitarioa" egiten saiatzen dela.

Ordezkari jeltzaleak onartu du, hala ere, uneren batean "gogoeta" egin beharko dela "Estatu osoan, hau guztia nola antolatu ikusteko".

Azken egunotako polemikaren ostean EAJk PPrekin duen harremanaz galdetuta, esan du elkarrizketa beti dagoela irekita, baina ez dutela ulertzen "gai askotan Voxengana gerturatzeko duten seta". Estebanek jokabide zuzenetik "oso urrun" ikusten ditu popularrak.

Izan ere, diputatu jeltzaleak uste du PP "aurrez aurrekoak" bilatzen ari dela, "estatu mailako hauteskundeak" dituela jomugan, Alberto Nuñez Feijoo alderdiaren buruari "ziurrenik alderdi barruko denbora agortzen" ari zaiolako.

Kataluniako finantzazio berriaren akordioaz galdetuta, Euskal Kontzertu Ekonomikotik bereizi nahi izan du, "PSOEren eta ERCren arteko akordioaren sakoneko elementuetan aldeak" daudelakoan. Gainera, argi du horrekin ez dela "Kataluniaren arazo nazionala amaitu", eta Estatua "oker" dagoela hala dela pentsatzen badu.

Azkenik, alderdia berritzeko prozesuaz, azpimarratu du prozesua irailaren amaieran hasiko dela, eta "ezer ere ez" dagoela uneotan, Euzkadi Buru Batzarraren presidente izateko aukera ere ez dagoela orain mahai gainean.

Epeak errespetatzeko deia egin du, "kide guztien parte-hartzea duten prozesuak luzeak" direlako, eta aitortu du "zuzenketak" egin behar dituztela barne komunikazioan, eta "koadroak berritu".

Entrevista completa a Aitor Esteban (PNV) en Radio Euskadi
Entrevista completa a Aitor Esteban (PNV) en Radio Euskadi
Entrevista completa a Aitor Esteban (PNV) en Radio Euskadi

play icon 25:13
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika EAJ-PNV Migrazioa Eguneko albisteak Albisteak Kanariak