Politika -

PUIGDEMONTEN IHESA

Muga ibilgailu baten atzeko eserlekuan eserita gurutzatu zuela kontatu du Puigdemontek

Generalitateko presidente ohiak artikulu batean azaldu duenez, abuztuaren 6an sartu zen Katalunian, eta ezkutatuta egon zen bi egun geroago, Salvador Illaren inbestiduraren atarian, Bartzelonako ekitaldian agertu zen arte.

Carles Puigdemont Bartzelonan, abuztuaren 8an egin zuen agerraldian. Artxiboko argazkia: EFE
Carles Puigdemont Bartzelonan, abuztuaren 8an egin zuen agerraldian
Carles Puigdemont Bartzelonan, abuztuaren 8an egin zuen agerraldian. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemontek Kataluniara egindako itzulera laburrak zeresana ematen jarraitzen du. Gaur, lehen aldiz, Generalitateko presidente ohiak bere ihesari buruzko xehetasunak eman ditu Politico agerkarian argitaratutako artikulu batean. Azaldu duenez, ez zuen maletategian ezkutatu beharrik izan, eta "ibilgailu pribatu" baten atzeko eserlekuan eserita igaro zuen Ipar Kataluniarako muga.

Aipaturiko artikulu horretan Puigdemontek esan duenez, abuztuaren 6ko arratsaldean sartu zen Katalunian, eta ezkutatuta egon zen bi egun geroago, abuztuaren 8an, Salvador Illaren inbestiduraren atarian Bartzelonako ekitaldian agertu zen arte. 

Ekitaldiaren ondotik auto zuri batean sartzen ikusi zuten, eta, errepide kontrolak jarri bazituzten ere, Esquadra Mossoek ez zuten atxilotzea lortu. 

Diputatu den heinean Kataluniako Parlamentuan egin zen Salvador Illaren inbestidurara joateko asmoa zuela adierazi du, baina "ezinezkoa" gertatu zitzaiola Poliziak inguru guztia hesitu zuelako.

Egoera horren aurrean, eta atxilotua ez izateko, "plan alternatiboa" aktibatu zuela gaineratu du.

"Ez nintzen Kataluniara itzuli atxilotua izateko, zapalkuntzari aurre egiteko eskubidea gauzatzeko baizik". Gaineratu duenez, "demokrata batek ez luke onartu beharko epaile batek lege demokratiko bat aplikatzeari uko egitea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont