Politika -
PUIGDEMONTEN IHESA
Bolañosek Mossoak jo ditu Puigdemonten atxiloketa operatiboaren arduraduntzat
Horrekin batera, Justizia, Presidentetza eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak "errespetu osoa" helarazi dio Kataluniako Poliziari, eta Espainia "legea betetzen duen zuzenbideko estatua" dela azpimarratu du.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Justizia, Presidentetza eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak Esquadra Mossoak jo ditu Carles Puigdemont presidente ohiaren atxiloketa bermatu behar zuen operazioaren arduraduntzat. Gainera, Bolañosek "errespetu osoa" helarazi dio Poliziari, eta Espainia "legea betetzen duen zuzenbide-estatua" dela adierazi du.
Ministroa gobernukideen artean hitz egiten lehena izan da, Carles Puigdemont Espainiako Estatura itzuli eta ihes egin ostean.
Ostiralean egindako adierazpenetan, Puigdemont atxilotzeko operatiboaren erantzukizuna Esquadra Mossoena zela azpimarratu du Bolañosek.
"Esquadra Mossoak egiten ari diren ikerketaren aurrean, Espainiako Gobernuaren errespetu osoa" agertu, eta "Espainia zuzenbide-estatu bat dela eta legea betetzen dela bermatzen dugu", erantsi du Bolaños ministroak.