Politika -
Puigdemonten ihesa
Llarenak Puigdemont atxilotzea lortu ez zuen operatiboaren txostena eskatu die Mossoei eta Barne Ministerioari
Magistratuak hainbat informazio eskatu ditu; operatiboaren diseinuaren ardura zuten agenteen ingurukoa edo operatiboa onartu eta gauzatu zuten agenteena, besteak beste.
Agentziak | EITB Media
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak txosten bana eskatu die Esquadra Mossoei eta Barne Ministerioari, Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia atxilotzeko planifikatutako polizia-operatiboari buruz, eta haren porrota eragin zuten elementuei buruz.
Puigdemont Bartzelonan agertu eta ihes egitea lortu eta biharamunean eskatu ditu azalpenak magistratuak.
Operatiboaren diseinuaren ardura zuten agenteak, haren onarpenaren arduradunak eta operatiboa egiteko edo aurrera eramateko ardura zuren agenteak, bai eta mugan onartutako eta ezarritako operatiboa eta ihes egin ondoren hura atxilotzeko emandako aginduak ezagutu nahi ditu.