Politika -

Katalunia

Puigdemonten berririk ez da, Bartzelonan denbora labur batez azaldu ostean

Presidente ohia Bartzelonako Lluis Companys pasealekuan agertu da, Juntsek antolatutako ekitaldi batean. Nabarmendu duenez, "amnistia legeek amnistiatzeko balio ez duten herrialde batek arazo demokratikoa du". Hitzaldia bukatuta, ez da berriro jendaurrean azaldu eta Mossoak haren bila ari dira.

Puigdemont, Bartzelonan agertu denean.
Puigdemont, Bartzelonan agertu denean.
Puigdemont heldu da Lluis Companys pasealekura, atxilotua izan gabe

0:43

E.G. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost minutu eskas; hori izan da Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia Bartzelonan, jendaurrean, izan den denbora. JxCaten presidentegaia ere izan denak atzo iragarri zuen itzulera bidaiari ekin ziola, Illaren inbestidura saioan izateko. Inork gutxi espero zuena jazo da ondoren, itzuleraren ondotik desagertu egin baita. 

Juntseko buruzagia 08:57an azaldu da Lluis Companys pasealekuan, zazpi urtez erbestean izan ostean. Bertan bildutako milaka lagunek txalo artean egin diote harrera, "president" oihukatzen zuten bitartean. 

09:00etan zeukan iragarrita Juntsek, hari harrera egiteko ekitaldia, eta milaka lagunen aurrean hitzaldia egin du

"Oraindik hemen gaudela gogorarazteko etorri naiz, ez dugulako uko egiteko eskubiderik", hala nabarmendu du hitza hartu eta berehala.  

Puigdemonten esanetan, Espainiak "arazo demokratikoa" du, besteak beste, "amnistiatzeko balio ez duen amnistia legea" duelako. Azpimarratu duenez, Kataluniako herriari ez zaio interesatzen halako herrialde batean egotea.  "Ez gaitzatela nahastu. Erreferenduma egitea ez da eta ez da izango delitua. 2,3 milioi herritarrek eman zuten botoa orain zazpi urte. Autodeterminazioa herrien eskubide bat da, eskubide kolektiboa", erantsi du. Hala, politikan "erabakitzeko eskubideari uko egiteko eskubiderik ez" dagoela azaldu du.

Puigdemont: ''Amnistia legeak amnistiarik ematen ez duen herrialde batek arazo demokratikoa du''
Puigdemont: ''Amnistia legeak amnistiarik ematen ez duen herrialde batek arazo demokratikoa du''
Puigdemont: ''Amnistia legeak amnistiarik ematen ez duen herrialde batek arazo demokratikoa du''

0:53

Gogoan izan behar da Puigdemont atxilotzeko agindua indarrean dagoela oraindik (Gorenak Kataluniako prozesuaren auzian dirua bidegabe erabiltzeagatik zigortu zuen), eta Esquadra Mossoek bera atxilotzeko agindua zutela. 

Dena dela, hitzaldia bukatutakoan, ihes egin du presidente ohiak, eta zenbait hedabideren arabera, mosso baten laguntza izan du horretarako. Agentea atxilotuta dago jada

Hain justu, Esquadra Mossoek "Kaiola" (Gabia, katalanez) operazioa jarri dute abian buruzagia topatzeko asmoz. Hala, polizia kontrolak paratu dituzte Bartzelonako irteeretan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Auzitegi Gorena Espainia Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont ERC Junts per Catalunya Azken ordukoa Illa