Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Atzerritarren Legearen erreforma, Sanchezen zitazioa eta Donostiako Jazzaldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Atzerritarren Legearen Erreforma: Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak gaur eztabaidatuko du Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzea ala ez, erkidegoek bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak nahitaez hartzeko, Kanarietako, Melillako edo Ceutako arreta zerbitzuak gainezka daudenean. PPk eta Voxek ezezkoa iragarri dute dagoeneko, eta ERCk eta Juntsek ere erreparoak agertu dituzte. Erreformak Ganberan eman beharreko lehen pausoa litzateke.

- Sanchezen zitazioa: Begoña Gomez ikertzen ari den epaileak lekuko gisa deklaratzera deitu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea uztailaren 30ean, goizeko 11:00etan. Influentzia trafikoa eta ustelkeria delituak egotzita ari dira presidentearen emaztea ikertzen. Atzo albistearen berri izan eta berehala, PSOEk iragarri zuen helegitea aurkeztuko zuela erabakiaren aurka.

- Donostiako Jazzaldia: gaur hasi eta uztailaren 28ra arte jazz musikak hartuko ditu Donostiako bazterrak. Punta puntako izenekin dator Donostiako 59. Jazzaldiko edizio honetako egitaraua ere. Hasteko, gaur, Silvia Perez Cruzen kontzertua izango da Kursaalen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika Albisteak Alderdi Sozialista Migrazioa Europa Jazz jaialdiak bideoak Pedro Sánchez albisteak Eguneko albisteak Albisteak