Politika -
Ikerketa judiziala
Juan Carlos Barrabes enpresariak ikertu gisa deklaratuko du uztailaren 29an, Begoña Gomezen auzian
Lekuko izatetik ikertua izatera igaro da enpresaria, Espainiako Gobernuko presidentearen emaztearekin Moncloan bildu zela aitortu ostean.
AGENTZIAK | EITB Media
Begoña Gomez Espainiako Gobernuko presidentearen emaztea ikertzen ari den epaileak Juan Carlos Barrabes enpresaria deklaratzera deitu du uztailaren 29rako, ikertu gisa, Gomezekin eta Pedro Sanchezekin Moncloan bildu zela aitortu ostean.
Barrabesek bideokonferentzia bidez deklaratuko du, epaileak onartuta, uztailaren 15ean egin zuen bezala. Lekuko gisa egin zuen orduan; oraingoan, berriz, ikertu bezala egingo du, epaileak herri-akusazioek eskatutakoa onartu ostean.
Lekuko gisa epailearen aurrean egindako deklarazioan, Barrabesek esan zuen hainbat bilera izan zituela Moncloan Begoña Gomezekin, eta horietako bitan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea bera ere egon zela.
Begoña Gomez ikerketapean dago, influentzia-trafikoa eta negozioetan ustelkeria egotzita.