Politika -

Migrazioa

PPk ez du migrazio politikan duen jarrera aldatuko Voxen "mehatxuengatik", Semperren arabera

PPko bozeramaile nazionalak azpimarratu duenez, Voxekin dituzten akordio autonomikoak hausten badira Vox izango da erantzulea.

Borja Semper PPko bozeramaile nazionala, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Borja Semper PPko bozeramaile nazionala, artxiboko irudi batean
Borja Semper PPko bozeramaile nazionala, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat autonomia erkidegotan dituzten koalizio gobernuak hausteko mehatxua egina dio Voxek PPri, baldin eta bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen banaketa autonomia erkidegoen artean egitea onartzen badu. Oraingoz, ordea, PPk ez die mehatxu horiei kasurik egin.

Borja Semper PPko bozeramaile nazionalak adierazi duenez, Alderdi Popularrak ez du migrazio politikari dagokionez duen jarrera aldatuko inoren "mehatxuengatik". Are gehiago, esan du mehatxuek funtzionatu dezaketela Pedro Sanchezekin, baina, ez Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiarekin

"(Akordioak) hausten badira Vox izango da erantzulea eta zergatia azaldu beharko du", esan du Semperrek. Hala ere, gobernu horiek "ez apurtzea" nahiago duela nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Popularra Migrazioa Espainiako Gobernua Espainia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Vox