Politika -

Katalunia

Epaileak uko egin dio 'Errusiar trama' delakoan Puigdemonti amnistia emateari eta Gorenaren esku utzi du auzia

Errusiaren balizko esku-hartzeari buruzko Volhov delako auzian inplikatuta dauden gainerakoei ere amnistia emateari uko egin dio Joaquin Aguirre epaileak.

Carles Puigdemont EFEren artxiboko irudi batean
Carles Puigdemont EFEren artxiboko irudi batean
Carles Puigdemont EFEren artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Tsunami Democratic' auziari lotutako ikerketa Espainiako Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi eta biharamunean, "Volhov" delako auzia ikertzen ari den Bartzelonako Instrukzioko Joaquin Aguirre epaileak uko egin dio Amnistiaren Legea aplikatzeari, eta horrez gain, Espainiako Auzitegi Gorenera bidali du Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemonten kontrako kausa.

Errusiaren balizko esku-hartzeari buruzko Volhov delako auzian, Puigdemont, Mas eta beste 11 pertsona diruaren bidegabeko erabileragatik eta traizioagatik ari da ikertzen Joaquin Aguirre epailea, eta Kataluniako eta Espainiako zenbait hedabidek argitaratu dutenez, uko egin dio ikertuak amnistiatzeari.

Gainera, Puigdemonten kasuan, ikerketa Gorenera bidali du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniako Generalitatea Epaiketak albisteak