Politika -

Krisi diplomatikoa

Argentinako Gobernuaren "barkamen publikoa" eskatu dio Albaresek enbaxadoreari

Albaresek Uste du Mileiren adierazpenak Espainiako Gobernuko Presidentziaren aurkako "erasoa" izan direla, eta Espainiako barne gaietan "esku-sartze argia. Argentinaren ustez, Mileiren eta Sanchezen arteko "kontu pertsonal" bat baino ez da auzia.

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroa. Argazkia: EFE
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroa. Argazkia: EFE
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroa. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak Roberto Sebastian Bosch Argentinak Espainian duen enbaxadoreari aurrez aurre helarazi dio, astelehen honetan, Espainiako Gobernuak Argentinakoari "barkamen publikoa" exigitzen diola, Javier Milei Argentinako presidenteak Pedro Sanchezen emazteari "ustel "ditu izanagatik. 

13:30ean hasita, ordu erdi eskas iraun du bien arteko bilerak eta Albaresek eskaera modu irmoan egin badio ere, bilera "errespetu eta kortesia diplimatikoa osoz" egin dela azpimarratu dute iturri diplomatikoek. 

Igandean Mileik egindako adierazpenek bi botereen arteko krisia diplomatikoa eragin dute, eta horien ostean Albaresek Espainiak Argentinan duen enbaxadorea epemugarik gabe erretiratzea erabaki zuen.

Espainiako Gobernuak 'sine die' erretiratu du Buenos Airesen duen enbaxadorea, Mileik esandakoen ostean
Espainiako Gobernuak 'sine die' erretiratu du Buenos Airesen duen enbaxadorea, Mileik esandakoen ostean
Espainiako Gobernuak 'sine die' erretiratu du Buenos Airesen duen enbaxadorea, Mileik esandakoen ostean

0:48

Argentinako Gobernuak ukatu egin du "arazo diplomatikoa" dagoenik, eta Javier Milei Argentinako presidentearen eta Pedro Sanchez Espainiakoaren arteko tirabirak "fede txarrez" areagotzea leporatu die Espainiako agintariei. Javier Milei Argentinako presidentearen eta Pedro Sanchez Espainiakoaren arteko gai "pertsonala" dela dio, eta Sanchezen kabineteko kideek Mileiren kontra egindako "irain-erauntsiagtik" barkamena eskatzeko galdegin dio Espainiako Gobernuari. 

Manuel Adorni Mileiren bozeramailea "erabat harrituta" agertu da tentsioen gorakadarekin. Igandeko hitzaldian, Mileik "Mendebaldea lur oparo bihurtu zuten balioak defendatu" baino ez zuela egin adierazi du, eta "ez zuela inor bereziki aipatu" argudiatu du.

"Ez dugu ikusten gertatutakoak zerikusirik duenik harreman diplomatikoekin", azpimarratu du, eta aditzera eman du Buenos Airesek ez duela inolako neurririk aurreikusi arlo horretan, Madrilek Espainiak Argentinan duen enbaxadore erretiratu eta Argentinak Espainian duena ere bilerara deitu dituen arren.

Adornik argitu du Mileik ez duela Sanchezi deiteko asmorik, eta honi eskatu dio barkamena eskatzeko argentinarrari, "baita publikoki ere". 

Bozeramaileak ez du uste "Sanchez presidenteak hasitako gustu txarreko truke horrek" Espainiak Argentinan dituen inbertsioei eragingo dienik, eta hainbat enpresaburuk Mileiren hitzaldia publikoki gaitzetsi izana errespetatzen duela esan du, iritzi "pertsonalak" direlako. "Antidemokratiko eta gorrotatzaile gisa ikusarazi nahi gaituzten arren, iritziak errespetatzen ditugu", adierazi du.

0:44

Milei Madrilen: ''Gizateriaren minbizia sozialismoa da, ez diezaiogun irabazten utzi''
Milei Madrilen: ''Gizateriaren minbizia sozialismoa da, ez diezaiogun irabazten utzi''
Milei Madrilen: ''Gizateriaren minbizia sozialismoa da, ez diezaiogun irabazten utzi''

0:44

Bilera horren aurretik, Albaresek lasaitasun mezua helarazi nahi izan die argentinarrei, Argentinan bizi diren espainiarrei eta Espainian bizi diren argentinarrei, eta ziurtatu die hartuko dituzten neurriek ez dietela kalterik egingo eta "senidetasunak" bere horretan jarraituko duela.

Era berean, ministroak azpimarratu du Voxek eta Alderdi Popularrak ere barkamena eskatu beharko luketela, eta azaldu beharko luketela zergatik ez duten Espainiako erakundeen defentsarekin bat egiten.

PPko buruzagi Alberto Nuñez Feijook adierazi duenez alderdiak ez du bat egiten ez Sanchezen eta ez Mileiren jarrerekin, bere ustez "hitz-gaiztotze" horrek ez baitu ezer onik ekarriko. 

"Ez Argenitinako presidenteak substantziak kontsumitzen zituela iradokitzen hasi zen Sanchezen Gobernua, ezta Sanchezen emazteari ustel dietu zion Milei ere, ez dauden nik politikarako nahi dudan moderazioaren tarte horretan", esan du Espainiako oposizioko buruzazgiak.  

Santiago Abascal Voxeko buruak, bere aldetik, PPri egotzi dio Mileiren kontra PSOErekin bat egitea, eta Feijoori eskatu dio "iruzurra" amaitu eta PSOErekin Espainia mailan nahiz nazioarte mailan lotura guztiak "berehala" haustea. Abascalen iritziz Alderdi Popularrak "ez du ulertu" nazioarteko testuingurua eta PSOE da haren "nazioarteko politikak ezartzen" dituena. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika albisteak Argentina Ultraeskuineko alderdi politikoak