Politika -

Madril

Voxek bete egin du Vistalegre jauregia Milei protagonista izan duen biltzar ultraren ekitaldi nagusian

"Europa Viva 24" biltzarra ekainaren 9ko Europako hauteskundeetarako kanpainari hasiera emateko ekitaldi gisa antolatu du Voxek. Besteak beste, Marine Le Pen, Viktor Orban, Giorgia Meloni eta Mateusz Morawiecki ere izan dira bertan.

Milei, Vistalegren. Argazkia: EFE
Milei, Vistalegren. Argazkia: EFE
Santiago Abascalek ultraeskuineko buruzagien babesa bildu du

1:15

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Voxek bete egin du Vistalegre jauregia "Europa Viva 24" eskuin muturreko biltzar politikoaren ekitaldi nagusian, Javier Milei Argentinako presidentearen eta Santiago Abascal Espainiako alderdi ultraren buruaren hitzartzeak protagonista izan dituen ekitaldian.

Horiekin batera, espazio politiko horretako beste pertsona esanguratsu batzuk ere aritu dira bertan, Marine Le Pen, Viktor Orban, Giorgia Meloni eta Mateusz Morawiecki, tartean.

Venezuelaren eta Puigdemonten aurkako oihuak entzun dira ekitaldiaren atarian, 10.000 pertsona inguru hartu dituen Vistalegre Arena jauregian.

Milei oholtzara igo denean, bertan bildutakoek "libertad, libertad" oihu artean hartu dute, eta "Viva la libertad, carajo" esaldi ezagunarekin egin du bat bertan bildutakoen oihuekin. "Egin diezaiogun planto sozialismo madarikatu eta kantzerigenorari", esan du. "Ezin gara inoiz haien aurrean makurtu, ezin dugu inoiz ezkerraren mesedetan milimetro bat atzera egin, ezta arrazoia dutela dirudienean ere, inoiz ez baitute arrazoirik izaten. Ahulenez probetxu ateratzen dute, gozatzen duten ugaritasuna irabazi ez dutenez, eta gu erabili nahi gaituzte euren egoera konpontzeko", adierazi du.

"Europa Viva 24" biltzarra ekainaren 9ko Europako hauteskundeetarako kanpainaurreari hasiera emateko ekitaldi gisa antolatu du Voxek. Eskuin muturrak elkar hartuta ari da hazten, EBko laborantza- eta migrazio-politiken kontrako planekin. 

Voxcen biltzarra, gaur. EFE.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Eguneko albisteak Albisteak Buenos Airesko albisteak Vox Santiago Abascal Ultraeskuina