Politika -

Pedro Sanchezen erabakia

PSOEk arnasa hartu duen bitartean, PPk eta Voxek oposiziorik nahi ez izatea leporatu diote Sanchezi

Pedro Sanchezek Espainiako gobernuburu karguan jarraituko duela iragarri du, "are eta indar gehiagorekin", eta "duintasunaren" eta "sen onaren" alde mobilizatzeko eskatu die herritarrei.

Alberto Nuñez Feijoo, PPko buruzagia, kazetarien aurrean
Alberto Nuñez Feijoo, PPko buruzagia, kazetarien aurrean
Alberto Nuñez Feijoo: ''Pedro Sanchezek nahiago izan du aurrerantz ihes egin dimisioa eman baino''

2:08

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost eguneko hausnarketaren ostean, Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidente karguan jarraitzeko erabakia iragarri du. Aurreikusi zitekeen bezala, Sanchezen iragarpenak erreakzio soka luzea eragin du.

Alberto Nuñez Feijoo PPko presidentea gogor mintzatu da Espainiako gobernuburuaren aurka, eta adierazi du nahiago izan duela aurrerantz ihes egin dimititzea baino. Are gehiago, gaurkoa buruzagi sozialistak emandako hitzaldien artean "arriskutsuena" izan dela azpimarratu du, "ez duelako ez oposiziorik, ez justiziarik, ezta hedabiderik nahi". Halaber, iragarri du ez duela Sanchezen aurkako zentsura moziorik aurkeztuko.

Santiago Abascal Voxeko liderraren esanetan, Sanchezen agerraldia "disidente guztien aurkako mehatxua" izan da. Are gehiago, Sanchezen erabakiak "batasunaren, elkarbizitzaren, zuzenbide estatuaren, boteren banaketaren eta prentsa askatasunaren aurkako kolpea" berretsi egiten duela uste du. Aurrera begira, "espainiarrei ahalik eta kalte gutxien egiteko" eta "bideragarria" izango den alternatiba bat eraikitzeko lan egingo duela nabarmendu du.

PSOEren baitan pozik hartu dute albistea, eta Santos Cerdan Alderdi Sozialistako Antolakuntza idazkariak azpimarratu du "demokrazia biziberritzeko" lanean jarraituko dutela.

Francina Armengol Diputatuen Kongresuko presidente sozialistak nabarmendu du gaur "demokraziak", "errespetuak" eta "duintasunak" irabazi dutela. Halaber, hausnarketa kolektiboak politika "duintzen" lagunduko duenaren itxaropena azaldu du.

Yolanda Diaz Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroa ez ezik, Sumarreko burua ere badenak Espainiako demokrazia gaur "indartsuagoa" dela aldarrikatu du Lan Ministerioan eskaini duen prentsa agerraldian. Horren ustez, "puntu eta bereiz" hori edukiz bete behar da, eta, besteak beste, 'Mozal legea' indargabetzea eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia berritzea eskatu dio Sanchezi.

Yolanda Diaz: ''Puntu eta bereiz hau edukiz eta ekimen politikoz bete behar dugu''
Yolanda Diaz: ''Puntu eta bereiz hau edukiz eta ekimen politikoz bete behar dugu''
Yolanda Diaz: ''Puntu eta bereiz hau edukiz eta ekimen politikoz bete behar dugu''

1:36

Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak "gerra judizialari eta mediatikoari" legeekin aurre egiteko eskatu dio Sanchezi. "Demokrazia ekintzekin defendatzen da, ez hitzekin", azpimarratu du Podemoseko buruak. Ildo horretan, Belarrak eskua luzatu die PSOEri eta gainerako indar aurrerakoei.

ERCk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile Gabriel Rufianek ohartarazpena egin dio Pedro Sanchezi, esanez Espainiako gobernuburu izaten jarraitzen badu, baina "ezer egin gabe", azken bost egunetako jarduera guztiak "arinkeria" izango direla. Halaber, "X" sare sozialean argitaratutako mezu berean, uko egitea erabaki izan balu "adibide txarra" izango zela adierazi du, ez zelako "dimisioa" izango, "amore ematea" baizik.

Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak Pedro Sanchezi leporatu dio Kataluniako hauteskundeetan esku hartzeko "taktizismoa". "Arduragabekeria larria da sufrimenduaren gaineko emozioak erabiltzea, jazarpen mediatiko bidegabea baita hauteskundeetako taktizismoa egiteko", esan du Argelès-sur-Mer (Ipar Katalunia) hedabideei egindako adierazpen batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua albisteak Espainia gaur Alderdi politikoak bideoak Pedro Sánchez bideoak Gaurko titularrak Albisteak