Politika -

AMNISTIA LEGEA

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Amnistia Legeari buruzko bi txosten aztertuko ditu datorren ostegunean

Wenceslao Olea eta Mar Cabrejas Botere Judizialeko kideek gainerakoei helarazi dizkiete Amnistia Legearen inguruan egin dituzten txostenak.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, artxiboko irudi batean
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren (BJKN) osoko bilkurak datorren ostegunean (martxoak 21) eztabaidatu eta bozkatuko ditu epaileen gobernu organoko bi kidek Amnistia Legearen harira egindako bi txostenak.

Hain zuzen ere, Wenceslao Olea eta Mar Cabrejas Botere Judizialeko kideek gainerakoei helarazi dizkiete Amnistia Legearen inguruan egin dituzten idatziak.

Amnistia Legea ostegun honetan bozkatuko dute Espainiako Diputatuen Kongresuan, testua onartu eta Senatura igorri aurretik. Goi ganberak eskatu zion, hain justu, txostena idaztea epailen gobernu organoari.

Wenceslao Olea epaile kontserbadorearen txostenaren arabera, lehen aldia da graziazko neurri hori onartzen dela 1978ko Konstituzioa indarrean sartu zenetik. Gainera, testua Konstituzioaren "aurkakoa" dela eta teknika juridiko "eskasa" duela salatu du.

Bestalde, Cabrejas epaile aurrerakoiaren esanetan, Konstituzioan amnistia jasota ez egoteak ez du esan nahi hutsune juridiko bat dagoenik. Are gehiago, uste du Konstituzioan amnistia bat onartzeko berariazko debekurik ez dagoenez, botere legegileak gisa horretako neurri bat hartu dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak Puigdemont gaur Espainiako Senatua BJKN gaur Amnistia Legea