Politika -

Bigarren aukera

Gaurdanik, gehienez 30 eguneko epean tramitatu beharko dute Amnistiaren Legea, Kongresuan

Epe berri honetan, testua aldatuko beharko dute, gehiengoaren babesa lortze aldera. Jatorrizko testuak, baina, indarrean dauden zuzenketetan soilik onartuko ditu aldaketak.

Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE
Diputatuen Kongresua
Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistiaren Legeak tramitazioari berrekin dio gaur, asteartearekin, Kongresuko Mahaiak Justizia Batzordeari arau horri buruzko txostena igorri ostean. Hala, 15 eguneko epea izango dute —30 egunera arte luza daiteketestu berri bat lantzeko.

Kongresuko Mahaian PSOEk eta Sumarrek gehiengoa dute, eta bi alderdiek atzera bota dute PPk eta Voxek Amnistiaren Legearen tramitazioa gelditzeko egindako eskaera. Popularrek eta Voxek argudiatu zuten legea baztertu beharrean zegoela Gobernua, gehiengoak arbuiatu zuelako.

Izan ere, iragan urtarrilaren 30ean, Kongresuak ez zion Amnistia Legeari argi berderik eman, JxCatek —araua gehiago babesteko aldaketak nahi zituen—, PPk eta Voxek aurka bozkatu baitzuten. Berriro bozketa egin aurretik, Justizia Batzordean eztabaidatuko dute lege proposamena.

Kongresuko letradunen arabera, ez zeukan zentzurik PPren eta Voxen eskaera onartzeak, iragan astean lege proposamenaren txostena onartu zelako, nahiz eta horrek legeari baliorik ez eman. Horregatik, Mahaiak txosten berri bat bidali beharko dio Justizia Batzordeari, tramitazioari berriro heldu ahal izateko.

Horretarako, 15 egun natural ditu Batzordeak (ohi baino 15 egun gutxiago) —30 egunera arte luza daiteke—, presazko prozeduran tramitatu delako.

Epe berri honetan, testua aldatuko beharko dute, gehiengoaren babesa lortze aldera. Jatorrizko testuak, baina, indarrean dauden zuzenketetan soilik onartuko ditu aldaketak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Junts per Catalunya Espainiako Amnistia Legea