Politika -

AUZITEGI NAZIONALA

Tsunami auziko fiskalak Garcia-Castellon epailearen instrukzioaren aurka egin du

Tsunami auziaren ardura duen Auzitegi Nazionaleko fiskalak Manuel Garcia-Castellon epaileak egindako instrukzioa kritikatu du, Auzitegi Gorenari Carles Puigdemont presidente ohia inputatzea eskatzeagatik, aurretik behar adina ikertu gabe. 

Garcia-Castellon epailea. Argazkia: EITB Media
Garcia-Castellon epailea
Garcia-Castellon epailea. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tsunami auziaren ardura duen Auzitegi Nazionaleko fiskalak Manuel Garcia-Castellon epaileak egindako instrukzioa kritikatu du, Auzitegi Gorenari Carles Puigdemont presidente ohia inputatzea eskatzeagatik, aurretik behar adina ikertu gabe. 

Miguel Angel Carballo fiskalaren iritzian, Garcia-Castellonek erabaki "kontraesankorrak" hartu zituen. "Guztiz kontraesankorra izan zen azaroaren 6ko autoan eginbide batzuk erabakitzea eta, emaitzaren zain egon gabe, azalpen arrazoitua Auzitegi Gorenera bidaltzeko prozezua azkartzea", azpimarratu du.

Garcia-Castellon epaileak "Puigdemonten edo Wagensbergen inkulpazioari buruzko datu berririk ez du eman orain arte". "Guardia Zibilak ere" ez dio egotzi "auzi honetan ikertzen ari diren gertarietako bat bera ere", gaineratu du fiskalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia Politika Epaiketak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont Kataluniako prozesua zuzenean