Politika -
Katalunia
Independentziari buruzko erreferenduma antolatzeko ahal duen guztia egingo duela hitzeman du Aragonesek
"Ezinezkoak zirela esaten ziguten horrenbeste gauza egiteko gai izan bagara, posible egingo dugu nazioartearen aitortza izango duen erreferenduma", adierazi du amnistia eta indultuak gogoan hartuz.
agentziak | eitb media
Pere Aragones Generalitatearen presidente eta ERCren koordinatzaile nagusiak esan du bere esku dagoen guztia egingo duela Kataluniaren independentziari buruzko erreferendum bat egiteko, "nazioartearen aitortza" izango duena.
ERCren Kontseilu Nazionalean emandako hitzaldian azaldu duenez, Kataluniako Gobernuak "errepresiotik negoziaziora eraman du Estatuko Gobernua", ezinezkoak ziruditen gauzak lortuta: indultuak, sedizioa bertan behera uztea eta amnistia legea.
"Ezinezkoak zirela esaten ziguten horrenbeste gauza egiteko gai izan bagara, posible egingo dugu nazioartearen aitortza izango duen erreferenduma", gaineratu du.