Politika -

Inkesta

PSOE berriro PPren aurretik dago boto estimazioan, CISen arabera

Sozialistek irabaziko lituzkete Espainiar Estatuko hauteskunde orokorrak, PP berriro gaindituta, azaroko eta abenduko inkestetan ez bezala. Sumar hirugarren indarra litzateke, eta Vox, laugarrena.

Pedro Sanchez eta Alberto Nuñez Feijooren arteko bilera. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Alberto Nuñez Feijooren arteko bilera.
Pedro Sanchez eta Alberto Nuñez Feijooren arteko bilera. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk PP gaindituko luke hauteskunde orokorretan, bi puntuko aldearekin, Ikerketa Soziologikoen Zentroaren urtarrileko barometroaren arabera.

PSOEk botoen % 34 lortuko lituzke (abenduan baino bi puntu gehiago). PPk, ordea, % 32,1 lortuko luke (puntu bat gutxiago), aurreko bi hilabeteetan aurretik egon ondoren..

Sumar hirugarren indarra izango litzateke (% 9,7), Voxen aurretik (% 8,3). Podemosek % 2,7 lortuko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika PSOE PP Hauteskunde orokorrak Espainia Eguneko albisteak Albisteak Vox Sumar Mugimendua Hauteskunde inkestak 2024 Hauteskundeak gaur