Politika -

Kongresua

PSOEk eta aliatu batzuek akordioa lortu dute Amnistia Legea blindatzeko, baina Junts aldendu egin da

PSOEk, Sumarrek, ERCk, EH Bilduk eta BNGk 9 zuzenketa adostu dituzte, eta Juntsek testu propioa aurkeztu du.

Foto: EFE
Foto: EFE
Foto: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk, Sumarrek, ERCk, EH Bilduk eta BNGk Amnistia Legea "blindatzeko" bederatzi zuzenketa tekniko adostu dituzte, baina JxCat aldendu egin da akordio horretatik eta testu propioak aurkeztu ditu.

Gaur arratsaldean bukatu da Amnistia Legean zuzenketa partzialak aurkezteko epea. Horren ostean, PSOEk eta aipatutako alderdiek agiri bateratua publikatu dute. Horretan, nabarmendu dute sozialistek erregistratu zuten lege proposamenak "sendotasun juridikoa" duela eta "guztiz bateragarria" dela Konstituzioarekin. Dena dela, bederatzi zuzenketa tekniko aurkeztu dituzte orain, "ezinbestekoak ez diren" zirrikituak "hobetzeko".

Besteak beste, alderdiek erantsi dute nazioarteko komunitatearen aurkako delituak ezin direla amnistiatu, eta azpimarratu dute amnistiak prozesu independentistaren baitan gertatutako ekintzei eragiten diela.

Junts, bere kabuz

Bestalde, JxCatek ez du bat egin PSOErekin eta haren aliatuekin, eta zuzenketa propioak aurkeztu ditu.

Carles Puigdemont buru duen alderdiak nahi duena da PSOEren jatorrizko testutik kanpo geratu ziren terrorismo delituak ere kontuan hartzea amnistiarako.

Gainera, amnistiaren hasiera-data 2011ko azaroaren 2ra aurreratzea ere proposatu du Juntsek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak ERC Junts per Catalunya Amnistia Legea