Politika -

ESPAINIAKO GOBERNUA

Nagua Alba izango da Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioaren kanpainen koordinatzailea

Donostiarrak koordinatuko ditu Pablo Bustinduyk zuzentzen duen Ministerioaren kanpainak.

Nagua Alba Espainiako Gobernuan sartuko da du Sumarren siglekin, Podemosetik igaro ostean.
Nagua Alba Espainiako Gobernuan sartuko da du Sumarren siglekin, Podemosetik igaro ostean
Nagua Alba Espainiako Gobernuan sartuko da du Sumarren siglekin, Podemosetik igaro ostean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioak Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusi ohia fitxatu du kanpainen koordinatzaile izateko.

Pablo Bustinduy ministroak Rosa Martinez fitxatu zuen Estatu idazkari gisa, eta orain Nagua Alba sartu du Ministerioan. Biek egiten dute salto Sumarren siglekin, Podemosetik igaro ondoren.

33 urteko donostiarra arduratuko da Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioaren kanpainak koordinatzeaz.

Bere lehen agerraldi publikoak M15 mugimenduaren harira eta Podemosen sorreran izan ziren. 2015ean Podemos Ahal Duguren Gipuzkoako zerrendaburua izan zen Kongresurako 25 urte besterik ez zituela, eta lurraldean irabazi zuen, 103.000 botorekin.

Hilabete batzuk geroago EAEko Podemoseko idazkari nagusi izendatu zuten, Pilar Garrido eta Roberto Uriarteren aurretik, Iñigo Errejonen babesarekin. Baina 20 hilabete besterik ez zuen iraun karguan, Lander Martinezen esku geratu baitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak