Politika -
Adierazpen polemikoak
Gipuzkoako Aldundia Urquijo auzitara eramatea aztertzen ari da
Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak iragarri duenez, Urquijo auzitara eramatea aztertzen ari dira, Garitanori "irain" egitea egotzita.
Erredakzioa
Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzu juridikoek Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak Martin Garitanoren aurka egindako adierazpenak aztertuko dituzte, “deliturik ote dagoen argitzeko”.
Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak iragarri du Urquijo auzitara eramatea aztertzen ari direla, Garitanori "irain" egitea egotzita
Joxe Mari Korta Adegiko presidente zenaren omenaldian, Urquijok adierazi zuen Garitano “Kortaren heriotzaren erantzule politikoetako bat” izan zela.
Adierazpen horien bitartez Garitanori “talde armatuarekin elkarlanean aritzea” leporatu ziola salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. “Oso larria da, eta ez dugu gai hau horrela utziko”, gaineratu du.
Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzu juridikoek Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak Martin Garitanoren aurka egindako adierazpenak aztertuko dituzte, “deliturik ote dagoen argitzeko”.Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak iragarri du Urquijo auzitara eramatea aztertzen ari direla, Garitanori "irain" egitea egotzita Joxe Mari Korta Adegiko presidente zenaren omenaldian, Urquijok adierazi zuen Garitano “Kortaren heriotzaren erantzule politikoetako bat” izan zela.Adierazpen horien bitartez Garitanori “talde armatuarekin elkarlanean aritzea” leporatu ziola salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. “Oso larria da, eta ez dugu gai hau horrela utziko”, gaineratu du.