Politika -
hauteskunde inkesta
Independentismoak gehiengo osoa galduko luke Katalunian, Generalitatearen inkesta baten arabera
PSCk irabaziko lituzke bozak, ERCri aurrera hartuta (orain 33na eserleku dituzte). Juntsek behera egingo luke, gutxienez zortzi ordezkari galduta.
Agentziak | EITB Media
Katalunian hauteskundeak gaur egingo balira, PSC izango litzateke alderdi bozkatuena eta 39-45 eserleku eskuratuko lituzke (egungo 33 ordezkarietatik nabarmen gora). Gainera, independentismoak (ERC+Junts+CUP) gaur egun duen gehiengo osoa galduko luke. Hala dio behintzat Kataluniako Gobernuaren Centre d'Estudis d'Opinio (CEO) zentroak egindako azken inkestak.
ERC bigarren indar izango litzateke, 29-34 ordezkarirekin —33 ditu egun— eta Juntsek ere atzera egingo luke, gaur egungo 32 diputatuak barik, 19-24ko tartean eskuratuta. Ifrentzuan, Kataluniako Alderdi Popularrak igoera nabarmena izango luke, 12-17 ordezkari lortzeraino—orain 3 baino ez ditu—. En Comun Podem taldeak ere babesak irabaziko lituzke: 10-14 eserleku (8 ditu gaur egun).
Voxek (10) eta CUPek (9), biek ala biek, atzera egingo lukete, hurrenez hurrez, 6-9 eta 4-8 lortuta. Inkestaren arabera, Ciudadans taldeak ordezkaritza (6 diputatu ditu) galduko luke, ganberatik kanpo geratuta.
Zenbakiokin, independentismoak Kataluniako Parlamentuan duen gehiengo absolutua galduko luke, baita inkestaren aurreikuspen baikorrenarekin ere. Horien arabera, 66 eserleku lituzkete ERCk, JxCatek eta CUP, hots, gehiengoaren langa baino bi diputatu gutxiago.
Jordi Muñoz zentro demoskopikoko zuzendariaren esanetan, abstentzionistek PSCren alde lukete batez ere, eta Juntsek parte hartzea handiaren ondorioak pairatuko lituzke.
Según ha explicado el director del CEO, Jordi Muñoz, el partido que más abstencionistas captaría en unas elecciones catalanas sería el PSC, mientras que Junts sufriría en un contexto de mayor participación al tener un electorado generalmente más movilizado.
2.000 pertsonari galdetuta egin zuten inkesta, urriaren 9tik azaroaren 7ra (amnistia legearen edukia ezagutu baino lehen, eta Juntsek eta PSOEk inbestidura akordioa itxi baino lehen).