Politika -

Espioitza

Paz Esteban CNIko zuzendari ohia ikertuko dute, Pere Aragones Pegasus programaren bidez zelatatzea egotzita

Esteban ikertu gisa deklaratzera deitu dute abenduaren 13rako. Generalitateko presidentea, 50 buruzagi independentista baino gehiago, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Margarita Robles Defentsa ministroa zelatatu zituzten programarekin.

Paz Esteban Inteligentzia Zentro Nazionaleko (CNI) zuzendari ohia. Argazkia: EFE
Paz Esteban Inteligentzia Zentro Nazionaleko (CNI) zuzendari ohia. Argazkia: EFE
Paz Esteban Inteligentzia Zentro Nazionaleko (CNI) zuzendari ohia. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako epaile batek Pere Aragones Generalitateko presidentearen salaketa bat izapidetzea onartu, eta Paz Esteban Espainiako Inteligentzia Zentro Nazionaleko (CNI) zuzendari ohia ikertzea erabaki du. Aragones Pegasus espioitza programaren biktima izan zen.

Ebazpen batean, Bartzelonako 29 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko titularrak azaldu du "arau-hauste penalak" egon litezkeela. Informatika-ekipoetan baimenik gabe sartzea, komunikazioak legez kanpo atzematea, espioitza informatikoa eta oinarrizko eskubideen aurkako delitua salatu zituen Kataluniako Gobernuko presidenteak.

Aragonesek CNIko zuzendari ohiaren eta NSOren (Pegasus ziberespioitza sistemaren jabea den enpresa israeldarra) aurka jarri zuen salaketa, 2022ko ekainean. Hasiera batean, instrukzioko epaileak Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuen auzia, Fiskaltzak eskatuta, Kataluniako presidentea Estatuko goi-kargunduna delako.

Hala ere, Bartzelonako Auzitegiak erabaki hori atzera bota zuen ekainean, eta, azkenean, 29. epaitegiko titularrak bere gain hartu zuen auzia. Orain, kereila onartzea erabaki eta Paz Esteban ikertu gisa deklaratzera deitu du abenduaren 13rako. Aragonesek ere epailearen aurrean agertu beharko du egun berean, baina kaltedun gisa.

Independentismoa zelatatzea "ohikoa dela" esan du Villarejo komisario ohiak
Independentismoa zelatatzea "ohikoa dela" esan du Villarejo komisario ohiak
Independentismoa zelatatzea "ohikoa dela" esan du Villarejo komisario ohiak

01:29

Espainiako Gobernuak kargutik kendu zuen Paz Esteban CNIko burua 2022ko maiatzean, Pegasusekin izandako espioitzaren ondorioz. Izan ere, Aragones, 50 buruzagi independentista baino gehiago, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchez bera eta Defentsa ministro Margarita Robles zelatatu zituzten.

Bartzelonako epaileak ebazpenean azpimarratu duenez, Citizen Lab kolektiboak (Torontoko Unibertsitatea), Pegasus programan aditua denak, 2021eko apirilean argitaratu zuen Kataluniako mugimendu independentistako eta ERCko militanteei buruzko txosten bat, horien telefono mugikorrak "espioitza politikoa" egiteko kutsatuak izan zitezkeelakoan; Aragonesena zegokeen horien artean.

Ildo horretan, epaileak nabarmendu duenez, Citizen Laben txostenak zehazten zuen Aragonesen mugikorra SMS bidez infektatu zutela 2020ko urtarrilaren 4an, 5ean eta 13an, Generalitateko presidenteordea zenean, eta epaitegian aurkeztu den aditu-txostenak hori "berresten" du.

Epaileak Europa mailako ikerketa agindu du, NSOren enpresak, OSY Technologiesek (egoitza Luxenburgon du), Pegasus Espainiako Estatuko erakundeei saldu ote dien argitu dezan eta, hala bada, zehaztu dezan zein erakunderi edo pertsonari.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean Kataluniako Generalitatea Espioitza