Politika -
INBESTIDURA
Espainiako erregeak Pedro Sanchez proposatu du inbestidurarako
Azaroaren 27ra arteko epea dago Espainiako gobernuburua izendatzeko. Hala ez balitz, ganberak desegin eta hauteskunde orokorrak egingo lirateke urtarrilaren 14an.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Felipe VI.a Espainiako erregeak Pedro Sanchez (PSOE) proposatu Espainiako Gobernuko hurrengo presidentea hautatzeko inbestidura-saiora joateko, Alberto Nuñez Feijoo PPko hautagaiaren inbestidurak porrot egin ostean.
Espainiako erregeak aste honetan bilera-sorta egin du Zarzuela Jauregira joan nahi izan duten alderdiekin, eta eguerdian Francina Armengol Behe Ganberako presidenteari jakinarazi dio Sanchez izango dela inbestidura lortzen saiatuko den bigarren hautagaia.
Orain Armengolek Sanchezekin hitz egingo du Espainiako erregearen enkarguaren berri emateko eta inbestidura saioa noiz egin daitekeen zehazteko.
Lehen inbestidura saioan, Feijook ia hilabeteko epea izan zuen Espainiako gobernuburu izendatzeko beharrezkoak zituen babesak lortzen saiatzeko.
Azaroaren 27ra arteko epea dago hautagairen bat Espainiako gobernuburu izendatzeko. Hala ez balitz, ganberak desegin eta hauteskunde orokorrak egingo lirateke urtarrilaren 14an.