Politika -

U23

Hauteskunde Batzorde Zentralak ostiraleko 14:00ak arte luzatu du posta bidez botoa emateko epea

Horrenbestez, Correosek egindako eskaera onartu du Hauteskunde Batzordeak. Posta enpresaren aburuz, dokumentazioa jasotzeko helbidea aldatu zutenen kasuetan, banaketa errazteko aukera emango du epea luzatzeak.

Correoseko bulegoetako bat. Argazkia: EFE.
Correoseko bulegoetako bat. Argazkia: EFE.
Correoseko bulegoetako bat. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Posta bidez botoa emateko aukera ostiraleko (uztailak 21) 14:00ak arte luzatzea erabaki di Hauteskunde Batzorde Zentralak, Correosek hala eskatuta.

Posta enpresaren aburuz, aurreko egunetan dokumentazioa jasotzeko helbidea aldatu zutenengana iristea errazago izan dadin egin dute eskaria. Hainbat pertsonak posta bidez bozkatu ahal izateko helbidea aldatu dute azken egunetan, agiri horiek hasieran zehaztutako tokira iritsiko ez zirela ikusita. Ondorioz, Correosek helbide berrira agiriak bidaltzeko denbora gehiago behar izan du.

Horrez gainera, dagoeneko posta bidez botoa eman dutenen datuak eman ditu Correosek gaur goizean. Dagoeneko bide horretatik bozka ematea eskatu zuten 2.622.808 pertsonetatik % 91k (2.400.000 inguru) egikaritu dute eskubide hori. Hala ere, goizean 230.000 lagun zeuden oraindik botoa eman gabe. 

Hasiera batean, gaur 22:00etan zen amaitzekoa posta bidez botoa emateko epea, eta posta bulegoen ordutegiak moldatu egin dituzte Estatu osoan.

214.721 pertsonak eskatu dute posta bidezko botoa Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko hauteskundeetan baino ia lau aldiz gehiago. Nafarroan, berriz, botoa posta bidez emateko 47.411 eskari jaso dira, maiatzaren 28ko Udal eta Foru Hauteskundeekin alderatuta, hirukoitza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Correosen bulegoak