Politika -

U23

Podemosek Valentzian bakarrik aurkeztea proposatu du, eta Espainiako gainerako erkidegoetan Sumarrekin

Alderdi moreak negoziazio mahaian proposatu du Valentzian bereizita aurkezteko aukera, Compromisekin akordioa lortzeko zailtasunen aurrean, baina Sumarrek baztertu egin du.

Pablo Fernandez eta Isa Serra Unidas Podemoseko bozeramaileak. Argazkia: EFE
Pablo Fernandez eta Isa Serra Unidas Podemoseko bozeramaileak.
Pablo Fernandez eta Isa Serra Unidas Podemoseko bozeramaileak. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemosek Sumar koalizioaren negoziazio mahaian proposatu du Valentzian bakarrik aurkezteko aukera, Compromisekin akordioa lortzeko zailtasunen aurrean, eta Espainiako gainerako erkidegoetan ezkerreko fronte zabalean parte hartzea. Baina Sumarrek ez du Podemosen proposamena onartu.

Alderdi moreko iturriek azaldu dutenez, aukera hori Compromisek orain arte Valentziako zerrendetan egoteari "betoa" jartzen ziolako planteatu da, eta, irtenbide gisa, erkidego horretan bakarrik aurkezteko aukera proposatu da, negoziazioa desblokeatzeko.

Zuzendaritza autonomikoko iturriek adierazi dutenez, Sumarrekin bat egiteko akordioa ordu gutxiren kontua izango da, eta ez dute Compromisen "betoen" inguruan iritzirik eman nahi izan. Hala ere, negoziazioek aurrera jarraitzen dutela eta Valentziako erkidegoa akordioa ixteko negoziazioa luzatzen ari den lurraldeetako bat dela onartu dute.

Bestalde, Compromisek bihar bilduko du bere zuzendaritza, Yolanda Diazen proiektuarekin bat egitea berresteko, eta behin eta berriz ukatu du inori betorik jarri dionik, Joan Baldovi M-28rako hautagaiak berriki azpimarratu duen bezala.

Ordu erabakigarriak Sumar osatzeko negoziazioan; Podemosek militantziaren galdeketa abiatu du
Ordu erabakigarriak Sumar osatzeko negoziazioan; Podemosek militantziaren galdeketa abiatu du
Ordu erabakigarriak Sumar osatzeko negoziazioan; Podemosek militantziaren galdeketa abiatu du

1:24
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Hauteskunde orokorrak Espainia Eguneko albisteak Albisteak Podemos bideoak Hauteskundeak Senatua Valentziako Erkidegoa Yolanda Diaz Sumar Mugimendua