Politika -
2023KO HAUTESKUNDEAK
Posta bidezko botoa emateko azken eguna
Botoa bidaltzeko, hautesleek gutun-azal batean sartu beharko dituzte boto-txartelak eta hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria, eta posta ziurtatuz bidali dagokien hauteskunde-mahaira.
EITB MEDIA
Gaur, maitzak 25, hilaren 28ko udal- eta foru-hauteskundeetarako botoa posta bidez emateko azken eguna da. Beraz, Espainiako Estatuan bizi diren eta igandean aurrez aurre bozkatzera joan ezin diren pertsona guztiek gaur arte dute boto-eskubidea gauzatzeko.
Botoa bidaltzeko, hautesleek gutun-azal batean sartu beharko dituzte boto-txartelak eta hautesle-erroldako inskripzio-ziurtagiria, eta posta ziurtatuz bidali dagokien hauteskunde-mahaira.
Kontuan hartu beharrekoa: posta bidezko botoa eman ondoren, ezin izango da hauteskunde-mahaian aurrez aurre bozkatu.