Politika -

M28 HAUTESKUNDEAK

Ustezko hauteskunde-iruzur bat ikertzen ari dira Melillan, posta bidezko 10.000 boto erosi dituztelakoan

Melillako Asanblean ordezkari gehien dituzten bi alderdiek, PPk eta CPMk, posta bidezko boto horien ustezko irregulartasunen erantzule izatea leporatu diote elkarri, baita Correoseko langileei hauteskunde-dokumentazioa lapurtzea ere.

Correosen bulego bat, posta bidezko botoa emateko aukera jasotzen duen kartelarekin. ARgazkia: EFE
Correosen bulego bat, posta bidezko botoa emateko aukera jasotzen duen kartelarekin. ARgazkia: EFE
Correosen bulego bat, posta bidezko botoa emateko aukera jasotzen duen kartelarekin. ARgazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Polizia Nazionala ustezko hauteskunde-iruzur kasu bat ikertzen ari da Melillan, posta bidezko 10.000 boto erosi dituztelakoan. "Melillako Asanbleako ordezkarien herena aukeratzeko boto-eskaera adina dira horiek", esan du Sabrina Moh Espainiako Gobernuak Melillan duen ordezkariak, 2019ko hauteskundeetako boto-emaileen kopurua aintzat hartuta.

"10.000 pertsonak eskatu dute jada posta bidezko botoa, eta 55.000 hautesleko errolda dugula kontuan izanda, oso datu altua da", azaldu du Mohek. Horren aurrean, gogora ekarri du aurreko hauteskundeetan Melillan 34.000 pertsonak eman zutela posta bidezko botoa. Testuinguru horretan, hauteskundeak "normaltasunez" igarotzea espero duela esan du.

Aurretik ere hauteskunde-iruzurrari buruzko susmoak izan dira inoiz Melillan, eta hainbat ikerketa abiatu dira tokiko hainbat hauteskunde-prozesutan. Melillako Asanblean ordezkari gehien dituzten bi alderdiek, PPk eta CPMk, posta bidezko boto horien ustezko irregulartasunen erantzule izatea leporatu diote elkarri, baita Correoseko langileei hauteskunde-dokumentazioa lapurtzea ere.

"Ikerketa abian da, gertaera guztiak argitu ahal izateko. Susmo hori egia balitz, gertatutakoa hauteskunde-iruzurra izango litzateke", adierazi du Espainiako Gobernuak Melillan duen ordezkariak. Hala, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak dena lehenbailehen argituko dutela ziurtatu du.

"Egun gutxi barru izango dira hauteskundeak, baina denbora asko daramagu lanean hauteskunde-prozesu garbia eta gardena bermatzeko. Herritarrek benetan nahi dituzten ordezkariak aukeratzeko aukera izan behar dute", gaineratu du Mohek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Delituak Espainia albisteak Alderdi politikoak Hauteskunde Autonomikoak Espainian Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak