Politika -

Aberri Eguna 2023

Ehunka lagun bildu dira Itsasun Bagirak deituta, "Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzeko" asmoz

Duela 60 urte Itsasun ospatu zen Iparraldean lehen aldiz Aberri Eguna eta egun hura oroitu nahi izan dute deitzaileek. Egun osoko jaia antolatu dute bertan.

Manifestazio burua Itsasun. Argazkia: Aitor Sagarzazu | EITB Media
Manifestazio burua Itsasun. Argazkia: Aitor Sagarzazu | EITB Media
Euskal Herriaren burujabetza eta erakunde propioak eskatu dituzte Bagirak deituta, Itsasun bildutakoek

00:38

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aberri Eguna dela eta, Itsasun izan da mobilizazio goiztiarrena Euskal Herrian. Bagira plataformak deituta, bi eguneko jardunaldiak ospatzen ari dira Lapurdiko herrian "Biharko Euskal Herria eraikitzek prest!" lelopean eta 09:30ko gosari herrikoiaren ondotik, manifestazioa izan da 11:00etan.

Bagira prozesuak "Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzea" du helburu, "mugimendu gisa berriz kokatzeko, berindartzeko, eta erronka garaikideak gaindituz, beste 60 urtez proiektatzeko oinarriak eskainiz". Izan ere, duela 60 urte Itsaun bertan egin zen Ipar Euskal Herrian aurreneko Aberri Eguna eta ordukoa gogoan izateko baliatu dute aurtengoa.

Anita Lopepe Bagira plataformako kideak azaldu duenez, "duela 60 urte lehen harria jarri zutenei esker gaude gaur hemen" eta gogotsu agertu da elkarlana saretu eta Ipar Euskal Herriko abertzaletasunak beste 60 urte egin ditzan.

Hainbat lagun Itsasun. Argazkia: Aitor Sagarzazu | EITB Media

Manifestazioa Itsasuko Harrian amaitu da, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak, orain dela 60 urte bere lehen agerraldiko publikoa egin zuen gunean eta Gexan Alfarok, Irantzu Idoate Funosasek, Graxi Etxebeherek eta Thibaut Godinek irakurri dute "Izan ginen, bagira, izanen gira" izeneko 60 abertzalek babestu duten adierazpena.

Itsasuko Harria. Argazkia: Bagira

EH Bilduk eta EH Baik bat egin dute Itsasuko deialdiarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea Aberri Eguna Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Lapurdiko berriak