Politika -

Manifestua

EAJk akordio zabalak aldarrikatuko ditu Aberri Egunean, "autogobernu esparru berri bat" eraikitzeko

Agirian jaso dutenez, belaunaldi berriek gidatu beharko dute prozesu hori, eta horretarako beharrezkoa da "herri estrategia" bat eratzea.

Mireia Zarate eta Xabier Barandiaren Aberri Eguneko manifestuaren aurkezpenean. Argazkia: EFE
Mireia Zarate eta Xabier Barandiaren Aberri Eguneko manifestuaren aurkezpenean
Mireia Zarate eta Xabier Barandiaren Aberri Eguneko manifestuaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren igandean Bilbon egingo duten Aberri Egunera begira, EAJk manifestua argitaratu du. Bertan jaso dute "akordio zabalak" aldarrikatuko dituztela igandeko hitzorduan, "autogobernu esparru berri bat" eraikitzeko bidean.

Plaza Berrian egingo dute ekitaldia, "Gure izaera. Gure aberria" leloari eutsita. Autogobernu marko berria eraikitzeko prozesuan, alderdi politikoek ez ezik, euskal herritarrek ere parte hartzea defendatuko dute. Horretarako, beharrezkotzat jo dute "herri estrategia" bat eratzea. Erronka nagusien artean dute, halaber, euskararen erabilera soziala indartzea.

EBBren idazkari Mireia Zaratek eta Xabier Barandiaran burukideak eman dute ezagutzera agiria, eta Bilbon egin duten agerraldian eman dituzte, baita ere, Bilbon abenduaren 9an egingo duten ospakizunaren zertzeladak. 180 metro koadroko agertokia izango dute ekitaldian. Bertan, 11:30etik aurrera, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Andoni Ortuzar EBBko presidenteak hartuko dute hitza.

"Igandean Aberri Eguna dugu, Euskal Herriaren eta euskal nazioaren parte sentitzen garen pertsona guztien eguna. Nazio hau zazpi lurralde historikok osatzen dute, baina munduko beste herrialde batzuetan ere badu tokia, non geroz eta euskal herritar gehiago bizi diren", dio EAJren adierazpenak.

Aurrean "mundu berri bat" dugula ere izango dute gogoan, "herri estrategiek dimentsio berri bat eskatzen duten mundu bat, hain zuzen ere". "Agenda politikoa, errealitate nazionala, politika egiteko moduak eraldatzeko lana eta autogobernu marko berri baten beharra dugu, etorkizuneko erronkei berme osoz erantzun ahal izateko", erantsi dute idatzian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Andoni Ortuzar Aberri Eguna Eguneko albisteak Albisteak