Politika -

Berdintasuna

Ministroen Kontseiluan eta enpresetan parekidetasuna bermatzeko legea iragarri du Sanchezek

Lege berri horren arabera, emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza parekidea izan beharko da politika arloko erabakitze-organoetan (esaterako, Ministroen Kontseiluan beran) eta enpresa handien administrazio-kontseiluetan.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE
Pedro Sanchezek parekidetasuna bermatzeko legea iragarri du, botere karguetan emakumeen presentzia ziurtatzeko

03:31

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragarri duenez, erabakitze-organoetan emakumeen eta gizonezkoen Ordezkaritza Parekiderako Legearen tramitazioa onartuko du datorren asteartean Ministroen Kontseiluak. Lege horrek aurreikusten du emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza parekidea izan beharko dela politika arloko erabakitze-organoetan (esaterako, Ministroen Kontseiluan beran) eta enpresa handien administrazio-kontseiluetan.

M8rako lau egun geratzen direnean, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Madrilgo Casa de Campo Pabilioian PSOEK egindako ekitaldian iragarri du berria Sanchezek.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren defentsan "atzerapausorik izango ez diren mezu argia" helarazten du arau horrek, Sanchezen hitzetan. Erabateko txandakatzea duten zerrenda-kremailerak aurreikusten ditu lege berriak. Egun, Kongresuaren eserlekuen % 44 emakumek okupatu dituzte, eta % 39 Senatuan, PSOEk emandako datuen arabera.  

Lege berriari erreparatuta, Burtsan kotizatzen duen edozein enpresako zuzendaritzan nahiz 250 langile baino gehiago dituen interes publikoko edozein erakundetan langileriaren % 40a emakume izan beharko dira.  

Elkarte profesionaleko gobernu-batzordeetan gutxienez % 40a emakume izan behar dira, eta ehuneko bera diru publikoarekin finantzatutako sarietako epaimahaietan.

Kuota sistemaren defendatzaile sutsu gisa agertu da Pedro Sanchez, eta horrek "eskumari asko molestatzen" diola gaineratu du. Espainiako presidenteak gogoratu duenez, duela 10 urte horrelako proposamenak sustatzen hasi zirenean, Europa mailako zuzendaritza-batzordeetako % 13k bakarrik okupatzen zituzten emakumezkoek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Feminismoa Enpresen albisteak