Politika -

Nafarroa

Foru Parlamentuak legealdiko laugarren aurrekontuak onartu ditu, 5.238 milioi eurokoak

PSN, Geroa Bai, Podemos eta Ezkerraren babesarekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta Navarra Sumaren ezezkoarekin atera dira aurrera. Gastu ez-finantzarioaren muga 5.238,7 milioi eurokoa da.

Ramon Alzorriz, Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz eta Javier Remirez Foru Parlamentuan. Argazkia: EFE
Ramon Alzorriz, Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz eta Javier Remirez Foru Parlamentuan. Argazkia: EFE
Ramon Alzorriz, Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz eta Javier Remirez Foru Parlamentuan. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak legealdi honetako laugarren Aurrekontu Orokorrak onartu ditu osoko bilkuran, eta 5.748,9 milioi euroko zenbatekoarekin aurrera atera dira berriro, PSN, Geroa Bai, Podemos eta Ezkerraren babesarekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta Navarra Sumaren ezezkoarekin.

Gastu ez-finantzarioaren muga 5.238,7 milioi eurokoa da, hau da, % 9,28ko igoera 2022ko aurrekontuarekin alderatuta, 4.767 milioikoa izan baitzen. Horrek 471 milioiko aldea ematen du termino absolutuetan, eta horietatik 249 Europako funtsetatik datoz.

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Ezkerrak sinatutako 347 zuzenketa sartu dira proiektuan, Navarra Sumaren osoko zuzenketa bat gainditu eta gero. Horrek agerian utzi du NA+ eskuineko koalizioak (UPN, PP eta Ciudadanos) oposizioan duen bakardadea.

Gaurko osoko bilkurara aurkeztutako bost zuzenketak ez dira tramitera onartu, Navarra Sumak atzera bota baitu prozesua, eskuineko koalizioaren bozeramaileak ziurtatu baitu "inor" ez dela haiekin harremanetan jarri zuzenketa horietako lauren edukia jakinarazteko.

2023ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrek 5.748.951.173 euroko kredituak dituzte, eta hurrengo banaketa dute: Parlamentu, Kontuen Ganbera eta Arartekoaren aurrekontuak; Foru Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua; Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua; Nafarroako fundazio publikoen aurrekontuak eta Foru Erkidegoko sozietate publikoenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSN Geroa Bai Nafarroa Ekonomia EH Bildu Nafarroa Izquierda-Ezkerra Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Podemos Ahal Dugu Nafarroa Navarra Suma Nafarroako Aurrekontuak