Politika -

2023ko Foru hauteskundeak

Unai Rementeriak ez du bere burua berriz aurkeztuko Bizkaiko ahaldun nagusi kargurako

Politikari jeltzaleak erabakia alderdiari jakinarazi dio, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.

Unai Rementeria
Unai Rementeria
Unai Rementeria

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Rementeria egungo Bizkaiko ahaldun nagusiak (EAJ) ez du bere burua berriz aurkeztuko Bizkaiko ahaldun nagusi izateko 2023ko foru hauteskundeetan, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez. 

Iturrien arabera, politikari jeltzaleak erabakia bere alderdiari jakinarazi dio dagoeneko.

Datorren urtean, bi legegintzaldi beteko ditu Rementeriak ahaldun nagusi karguan, eta 2015ean iragarri zuenez, gehienez zortzi urte egitea zen bere asmoa. 

EAJren Bizkai Buru Batzarra (BBB) urriaren 4an hasiko da barne hautaketa eta prozesu horretan aukeratuko ditu foru eta udal hauteskundeetarako hautagaiak. Gipuzkoan eta Araban urri amaieran ekingo diete primarioei.

Urrian eta azaroan jakingo dugu zein diren maiatzaren 28 hauteskundeetarako hautagaiak
Urrian eta azaroan jakingo dugu zein diren maiatzaren 28 hauteskundeetarako hautagaiak
Urrian eta azaroan jakingo dugu zein diren maiatzaren 28 hauteskundeetarako hautagaiak

01:22
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Unai Rementeria Gaur Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023 Bizkaiko Foru Aldundia albisteak