Politika -

Katalunia

Jordi Pujolek iktusa izan du, eta ebakuntza egin behar izan diote

Hasiera batean, 92 urteko Generalitateko presidente ohia Bartzelonako Ospitalera eraman dute, baina ondoren, Sant Paun ospitaleratu dute probak egiteko.

Jordi Pujol. Artxiboko irudia: EITB Media
Jordi Pujol. Artxiboko irudia: EITB Media
Jordi Pujol. Artxiboko irudia: EITB Media

Agentziak| EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak iktusa izan du, eta Bartzelonako Santa Creu i Sant Pau ospitalean ebakuntza egin behar izan diote, buruzagi ohiaren hurbilekoek jakitera eman dutenez.

La Vanguardiak jakitera eman duenez, hasiera batean, Pujol Bartzelonako Ospitalera eraman dute, baina ondoren, Sant Paun ospitaleratu dute probak egiteko.

Bulegoan zegoela berba egiterakoan zerbait nabaritu diote, eta ospitalean, iktusa baieztatu dute. Burmuineko arteria baten buxadurak odol fluxuaren murrizketa bat eragin dio.

Pujolek, 92 urtekoak, azken agerraldi publikoa ostegunean egin zuen, Josep Tarradellas Generalitateko presidente ohiaren inguruko dokumentalaren aurkezpenean. Era berean, igandean elkarrizketa eskaini zuen Catalunya Radio irratian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Jordi Pujol Eguneko albisteak Albisteak