Politika -

ESPIOITZA POLITIKOA

Auzitegi Nazionalak atzera bota du Generalitatea Pegasus auzian herri-akusazio gisa aurkezteko eskaera

Autoaren arabera, ez dago legegintzako gaikuntza espezifikorik pertsona juridiko publikoek, Generalitatearen kasuan bezala, herri-akzioa egikaritu ahal izateko.

Pere Aragones Generalitateko presidentea EFEren artxiboko irudi batean
Pere Aragones Generalitateko presidentea EFEren artxiboko irudi batean
Pere Aragones Generalitateko presidentea EFEren artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Calama Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak atzera bota du Kataluniako Generalitatea Pegasus auzian herri-akusazio gisa aurkezteko eskaera. Horren arabera, ez dago legegintzako gaikuntza espezifikorik pertsona juridiko publikoek, Generalitatearen kasuan bezala, herri-akzioa egikaritu ahal izateko.

Epailearen autoaren esanetan, "Prozedura Kriminalaren Legearen sistema orokorrak ez du aukerarik ematen erakunde publikoek herri-akusazio gisa jardun dezaketela ondorioztatzeko".

Era berean, epaileak baztertu egin du legitimazio hori Generalitateak bere eskaeran aipatzen duen araudi autonomikoan oinarritu ahal izatea, eta, beraz, uste du prozedura penalean egikaritzeko akzio publikoa Ministerio Publikoari bakarrik dagokiola.

Orain Generalitateak ebazpen horren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezake, hiru eguneko epean, eta apelazioa, zigor-arloko salaren aurrean, bost eguneko epean.

Joan den maiatzaren 3an Generalitateak iragarri zuen herri-akusazio gisa aurkeztuko zela Pegasusen espioitzako prozedura judizial guztietan. Orain, baina, Espainiako Auzitegi Nazionalak atzera bota du eskaria "legitimazio faltagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Katalunia Politika Espainia Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako Generalitatea Espioitza