Politika -

ERREGE ETXEA

Felipe VI.a errege emerituarekin batzartuko da Madrilen

Oraingoz ez dituzte zehaztu bileraren eguna eta tokia. Felipe VI.ak Arabiar Emirerri Batuetara bidaiatu bertako presidentearen heriotza tarteko, eta telefonoz hitz egin du bere aitarekin.

Errege emeritua eta Felipe VI.a. EITB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Errege emeritua eta Felipe VI.a
Felipe IV.a bere aita Juan Carlos I.arekin bilduko da Madrilen

01:21

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.a errege emerituarekin elkartuko da Madrilen, Juan Carlos I.a Espainiara itzultzen denean. Felipe VI.a Abu Dhabin izan da igande honetan Arabiar Emirerri Batuetako presidentearen heriotzagatik doluminak adierazteko. Errege Etxeak azaldu duenez, aita-semeek telefonoz hitz egin dute eta Madrilen aurrez aurre hitz egitekotan gelditu dira.

Biak herrialde berean egon arren, aita-semeak ez dira aurrez aurre elkartu.

Gaur-gaurkoz, ez dute zehaztu bilera noiz eta non egingo den.

Martxoaren hasieran Juan Carlos I.a errege emerituak jakitera eman zuen Abu Dhabin jarraituko duela bizitzen, baina Espainira "sarritan" itzuliko dela baieztatu zuen Felipe VI.ari bidalitako gutun batean.

Errege emerituak Abu Dhabira ihes egin zuen 2020ko abuztuan, ustelkeriagatik ikertuko zutela jakin zenean.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Juan Carlos I.a albisteak Espainiako Felipe VI.a argazkiak Espainia argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea