Politika -
ESPIOITZA POLITIKOA
Grande-Marlaska eta Planas ministroei egindako espioitza ere ikertuko du Pegasus auziko epaileak
Aurreko astean Auzitegi Nazionaleko epaile horrek berak erabaki zuen Pedro Sanchezi eta Margarita Roblesi Pegasus programarekin egindako espioitza kasuak ikertzea.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Pegasus auziari lotuta, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroaren eta Luis Planas Nekazaritza ministroaren kasuak ere ikertuko ditu Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratuak.
Estatuko Abokatuak aurkeztutako salaketa onartu du Pegasus auziko epaileak eta, gauzak horrela, bere ikerketa zabaldu egingo du.
Izan ere, aurreko astean Auzitegi Nazionaleko epaile horrek berak erabaki zuen Pedro Sanchezi eta Margarita Roblesi Pegasus programarekin egindako espioitza ikertzea.
Zentro Kriptologiko Nazionalak egindako bi txosten teknikoren arabera, Pedro Sanchezen eskuko telefonoa 2021eko maiatzaren 19an eta 31n kutsatu zuten. Margarita Roblesen kasuan, urte bereko ekainean gertatu zen.