Politika -

UKRAINAKO GERRA

Sanchezek atzera egin eta esan du Espainiak armak bidaliko dituela Ukrainara

Diputatuen Kongresuko agerraldian egin du iragarpena. "Mehatxu europar baten aurrean, erantzun europar, koordinatu eta bateratu bat eman behar dugu", adierazi du.

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez. Foto: EFE
El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez. Foto: EFE
Azkenean Espainiak Ukrainara armak bidaliko dituela iragarri du Pedro Sanchezek

0:38

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek asteazken honetan esan duenez, Espainiak armak bidaliko ditu Ukrainara. Hasiera batean hartutako erabakia aldatu egin du, beraz, Sanchezek.

Diputatuen Kongresuko agerraldian egin du iragarpena. "Mehatxu europar baten aurrean, erantzun europar, koordinatu eta bateratua eman behar dugu", adierazi du.

Nolanahi ere, onartu du zenbait alderdik Espainiaren eta Gobernuaren konpromisoa zalantzan jarri dutela. Horregatik erabaki du eraso egiteko material militarra bidaltzea.

PP eta Vox dira, hain zuzen ere, Espainiako presidenteari eskaera egin ziotenak. Kontrara, Podemoseko ministroek eta diputatuek ez dute iragarpena txalotu.

Kongresuko Osoko Bilkura Ukrainari txaloka hasi da
Kongresuko Osoko Bilkura Ukrainari txaloka hasi da
Kongresuko Osoko Bilkura Ukrainari txaloka hasi da

3:17

Esan bezala, "Errusiak Europari egindako erasoaren aurrean" talde guztien batasuna defenditu du, eta azpimarratu "Irakeko 'gerrari ez' zena Putinen 'gerrari ez' dela orain".

Tropei buruz, ostera, argi utzi du NATOren bide bera hartuko duela Espainiak, hots, ez duela Ukrainara soldadurik bidaliko.

Sanchez "gerrara batzea" kritikatu du Belarrak

Podemoseko idazkari nagusi eta Gizarte Eskubide Sozialen ministro Ione Belarrak gogor kritikatu du iragarpena, "ez delako gatazka konpontzeko neurri eraginkor bat". Hain zuzen ere, agertoki arriskutsu bat ekar dezakeen "lerro belikoan" kokatu du Sanchezen erabakia.

Bestalde, penagarritzat jo du Sanchezek bere agerraldian bide diplomatikoei aipamenik egin ez izana. Haren iritziz, Espainia eta Europar Batasuna ez dira elkarrizketaren bidez irtenbideak bilatzeko egin beharreko ahalegina egiten ari".

PPk babesa eskaini dio Sanchezi

Aitzitik, PPk Sanchezi esan dio Ukrainako gerraren aurrean izan dezakeen babesik "sendoena eta fidagarriena" dela alderdi popularra, eta bat egin du Gobernuko presidenteak hartutako erabakiarekin.

Cuca Gamarra bozeramailea izan da, Pablo Casadoren ordez, gaurko honetan hitza hartu duena. Erantzunetarako tartean, babesa eskaini badio ere, Sanchezi aurpegiratu dio beranduegi bidaliko dituela armak.

EAJk bat egin du Sanchezen erabakiarekin

EAJren Kongresuko bozeramaile Aitor Estebanek babesa eman dio Sanchezi, baina eskatu dio iragarritako neurri ekonomikoak aztertzeko denbora ematea.

Esteban ulerkor agertu da Sanchezek esandakoarekin, hau da, begi onez ikusi du Europar Batasunak modu koordinatuan erantzun bat ematea, nahiz eta ohartarazi duen ezin dela "ezer ez egiteko" aitzakia izan. 

EH Bilduk: "Akatsa da armak bidaltzea"

Aldiz, EH Bilduko Kongresuko bozeramaile Mertxe Aizpuruaren iritziz, "akatsa" da armak bidaltzea, "gerra horretan parte hartzea dakarrelako". Hori dela eta, bide diplomatikoa lehenestea eskatu du.

"Diplomazia izan behar da bidea. Dela Europar Batasunak, dela Espainiako Gobernuak horren alde egin behar dute. Konponbide baketsu bat behar da", ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Ukraina Errusia Espainiako Gobernua albisteak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra