Politika -

Krisia Alderdi Popularrean

Iturgaizek uste du premiazkoa dela PPren ezohiko kongresua berehala deitzea "hautagaitza bakarrarekin"

PPren Zuzendaritza Batzorde Nazionalak astelehenean egingo duen bileraren harira, Iturgaitzek Twitterren adierazi du "premiazkoa" dela "ezohiko kongresu bat berehala deitzea".

Carlos Iturgaiz. Argazkia: EFE.
Carlos Iturgaiz
Carlos Iturgaiz. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Iturgaiz Euskadiko PPko presidenteak alderdiaren ezohiko kongresua berehala deitzeko eskatu du astearte honetan, "batasun hautagaitza bakarrarekin".

PPren Zuzendaritza Batzorde Nazionalak astelehenean egingo duen bileraren harira, Iturgaitzek honakoa adierazi du Twitterren: "Premiazkoa da bertan onartzea batasuneko hautagaitza bakarra izango duen ezohiko kongresu bat berehala deitzea, PPko militante eta boto-emaile guztiei ilusioa itzuliko diena".

 

Alderdiaren kongresuen arteko organo gorena den Zuzendaritza Batzorde Nazionalaren deialdiak alderdiaren barne krisi larria konpontzeko ezohiko kongresu bati atea irekitzen dio.

Kongresua deitzearen aldekoek bi hereneko gehiengoa bildu beharko lukete organo hori osatzen duten alderdiko bostehun ordezkari baino gehiagoren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainia Alderdi politikoak Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Pablo Casado Blanco Carlos Iturgaiz