Politika -

KRISIA PP-REN BAITAN

PPren barne egoera "larria" dela esan du Ayusok: "Txarrera goaz, desegiten ari gara"

Madrilgo Goberniko presidenteak salatu du "eraso politiko krudel" baten biktima dela, eta esan du Fiskaltzari bere anaiak kobratutako kontratuaren inguruko dokumentazio guztia bidaliko diola.

Isabel Diaz Ayuso. Argazkia: EFE
Isabel Diaz Ayuso.
PPren egoera 'jasanezina' dela uste du Isabel Diaz Ayusok

1:41

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoaren Gobernuko presidenteak ohartarazi du Alderdi Popularraren barne egoera "larria" dela, eta ezin dela "alde batera utzi" erkidegoak eta bere familiak jasandako "kaltea".

Madrilgo presidenteak ez du zuzenean argitu bere alderdian dimisioak eskatzen dituen: "Hurrengo egunetan ikusi beharko da". Hala ere, azpimarratu du barne krisia "oso larria" dela. "Norbaitek esan beharko du zer gertatu den, eta erantzukizunak hartu beharko ditu", esan du.

Diaz Ayusoren arabera, ez dago bere eta PPko presidente Pablo Casadoren arteko gerra bat: "Inoiz ez dut ordezkatu nahi izan, nire lekua Madril da". Hala ere, "eraso politiko krudel" baten biktima izan dela esan du, eta bere "errugabetasun-presuntzioa ukatu" zaiola. "Ustelkerian eta praktika txarretan ni nahasten saiatu dira", salatu du.

Zentzu horretan, presidenteak aurreratu du Fiskaltzari "kontratuari buruzko dokumentazio guztia" igorriko diola. Diaz Ayusok bere anaiak kobratutako kontratua defendatu du berriro. "Materialik ez zegoenean eta merkatuetan hornidura falta zegoenean,m materiala ekarri zuen", adierazi du.

Presidenteak aurreko egunetan herritar askok emandako babesa eskertu du, eta bere familia jazarri dela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainia bideoak Eguneko albisteak Albisteak Madril Pablo Casado Blanco Ustelkeria politikoa gaur