Politika -

KRISIA UPN-N

UPNren Berme Batzordeak aste honetan erabakiko du Sayas eta Adanero bi urte eta erdiz kanporatu ala ez

UPNren bi diputatuek boto-diziplina hautsi zuten lan-erreformaren kontra bozkatu zutenean, eta alderdiko Berme Batzordeak bi urte eta erdiz kanporatzea proposatu zuen. Sayasek eta Adanerok proposamen horren aurkako alegazioak aurkeztu zituzten iragan astean.

Sayas eta Adanero UPNko diputatuak. EITB Media
Sayas eta Adanero UPNko diputatuak
Sayas eta Adanero UPNko diputatuak. EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNko Berme eta Diziplina Batzordeak aste honetan aztertuko ditu alderditik bi urte eta erdiz kanporatzeko proposamenaren aurka Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuek aurkeztutako alegazioak.

Otsailaren 3an Diputatuen Kongresuan lan-erreformaren inguruan egin zen bozketan, UPNko bi diputatuek alderdiko zuzendaritzaren agindua urratu eta aurkako botoa eman zuten.

Iragan astean, Sergio Sayasek eta Carlos Garcia Adanerok alegazioak aurkeztu zituzten UPNtik behin-behinean kanporatzeko proposamenaren aurka.

Argudioak aztertu ostean, behin betiko erabakia hartuko du Berme eta Diziplina Batzordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak lan erreforma berria Politika albisteak UPN Alderdi politikoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Navarra +