Politika -
PSOE-UPN akordioa
Chiviteren arabera, Nafarroako Gobernuko alderdiek PSOE-UPN akordioaren edukia ezagutzen dute
Foru Erkidegoko presidenteak eta PSNko idazkari nagusiak azaldu duenez, sozialisten eta Nafarroako erregionalisten arteko akordioa Estatu mailako eskuduntzei buruzkoa da, baina ez dagokio berari azalpenak ematea.
Mikel Dominguez | EITB Media
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentearen hitzetan, Exekutiboko beste alderdiek PSOEk eta UPNk lan-erreformaren bozketaren inguruan lortutako akordioaren edukia ezagutzen dute. Horrekin lotuta, "zenbait eztabaida pizteko interesa dago".
PSNko idazkari nagusiak esan du akordioa Estatu mailako eskuduntzen ingurukoa dela, eta, edukia ezagutzen duen arren, ez dela negoziazio horietan egon eta ez dagokiola berari azalpenak ematea.
PSNko idazkari nagusiaren arabera, akordioa Estatu mailako eskuduntzei buruzkoa da, eta, edukia ezagutzen duen arren, ez du berak negoziatu eta ez dagokio berari azalpenak ematea. "Edukia ezagutzen dut, informatuta egon naiz, baina ez dagokit niri komentatzea", adierazi du.
"Ez dut polemika ulertzen, ez dira ez PSNren ezta Nafarroako Gobernuaren eskumenak ere. Ez du zerikusirik Nafarroako gobernu akordioarekin. Iruñeko Udalarekin bai, baina hor PSNk ez du inolako gobernu akordiorik inorekin", azaldu du.
Foru Gobernuko kideen artean konfiantza falta egotea baztertu du, eta esan du ohikoak direla alderdien arteko bilerak.