Politika -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Aitor Esteban, lan erreformaren bozketaz: "Akats teknikoa baino, giza akatsa izan zela uste dut"

Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramailea Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan elkarrizketatu dute lan erreformaren bozketan gertaturikoari buruz jarduteko.

Aitor Esteban (EAJ) Radio Euskadin. EITB MEDIAren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Aitor Esteban (EAJ) Radio Euskadin
Aitor Esteban (EAJ) Radio Euskadin. EITB MEDIAren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan erreformaren bozketa egin eta biharamunean, Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko EAJren bozeramaileak PPren diputatu batek izandako hanka-sartzea izan du hizpide Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan. Akats teknikoa baino, giza akatsa izan zela uste du Aitor Estebanek. Hori dela eta, PPren helegiteak aurrera egiteko aukerak urriak direla iritzi dio.

Antza denez, atzo lan erreformaren bozketan huts egin zuen Alberto Casero diputatu popularrak atzoko beste bi bozketatan ere akatsa egin zuen. Horregatik, Aitor Estebanen iritziz, Casero diputatuaren hanka-sartzea izan zen.

Kongresuan gehiengo berri baten aurrean gauden galdetuta, ez dakiela erantzun du. Dena dela, koalizio gobernuak gehiengoa berreraikitzeko ahaleginak egin beharko dituela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa lan erreforma berria Politika PNV-EAJ Albisteak Alderdi Popularra Alderdi politikoak Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Albisteak